Gaitz nagusiak honako hauek dira laburbilduta
Patologiak
Nerbio-sistema
Antsietatea denok sentitzen dugun beldur-sentimendua da; normala egoera mehatxagarri edo zailei aurre egiten diegunean.
Egoera arriskutsuak saihesten lagun diezaguke, arazoei aurre egiteko geure burua ohartaraziz eta motibatuz. Baina indartsuegiak badira, bizimodu normala egitea eragotz diezagukete: gure ohiturak eta portaerak aldatuko dituzte, eta lanean, familiarekin, bikotekidearekin... ditugun harremanetan eragingo dute.
Kezka-egoera iraunkorra, gehiegizkoa eta zehaztugabea dira antsietate-nahasmenduaren ezaugarriak. Egun gehienetan (sei hilabetetik gora) agertzen da, estres-egoerak eraginda, eta horrek ondoeza eta disfuntzioa eragiten dizkio pairatzen duen pertsonari.
Askotan, antsietatearekin batera depresio-sentimenduak izaten dira, tristurarekin lotutakoak; etorkizuna itxaropenik gabe ikusten dugu, gosea galtzen dugu eta abar.
Urduritasuna eta antsietatearen edo depresioaren sintomak hobetzeko, beharrezkoa da ez bakartzea, hobeto sentiaraziko gaituzten jardueretan parte hartzea, ariketa arinak egitea eta dibertitzen gaituzten gauzak egitea.
Honako hauek gomendatzen ditugu...
Ansiolimit
Sedul
Vitalestres
Bestelakoak...
Rhodiola
Arnas sistema
Arnas infekziorik ohikoenak katarro arrunta eta gripea dira (infekzio birikoak). Baina badira otitisa, amigdalitisa, sinusitisa, faringitisa, bronkitisa... Horiek jatorri birikoa edo bakterianoa izan dezakete.
Infekzio-prozesu horietan eztula agertu ohi da, eta oso bizia izan daiteke. Batzuetan, bularretik datorren eztula da (mukiekin); eztul produktiboa da. Beste batzuetan, eztula lehorra da eta eztul iraunkor eta urduri gisa deskribatzen da.
- Eztul bigun edo produktiboaren xedea arnasbideetan metatutako jariakinak espektorazioaren bidez kanporatzea da, airea bide horietatik igarotzea ez oztopatzeko. Hortaz, gure organismoa babesteko mekanismo bat da. Horregatik, eztul produktiboaren tratamenduak ez du eztula inhibitu behar; aitzitik, mukia hidratatzen eta fluidifikatzen lagundu behar du, errazago botatzeko. Eztul produktiboarekin batera sudurreko kongestioa eta sudurreko gehiegizko mukositatea izaten dira.
- Eztul lehorrean edo narritadurakoan estimulu iraunkor bat dago, eztarrian narritadura edo kilima bezala deskribatzen dena; horrek, eztul egiteko beharra eragiten du. Eztul horrekin ez dago espektoraziorik. Eta oso iraunkorra eta bizia denean, pertsona fisikoki nekatzen du.
Zabale Belardendan arnasketako krisi-fase horietan lagun diezazukegu, zure beharretara egokitutako tratamendu naturalen bidez.
Honako hauek gomendatzen ditugu...
Respirit
Propóleo
Bestelakoak...
Echinácea
Vitamina C
Artikulazio-sistema
Oso ohikoak izaten dira hezurretako, giharretako eta giltzaduretako lesioak. Espainiako lehen min-kausa osteoartikularra edo muskulueskeletikoa da, eta lehen mailako mediku-arretako kontsulten % 10 hartzen du. Hauek dira erreuma-arazo ohikoenak lokomozio-aparatuari dagokionez: Giltzaduren higadura, erabilerak eta giltzaduren adinak eragindako degenerazioa (artrosia); giltzaduren, giharren, tendoien eta lotailuen hantura (artritisa, miositisa, tendinitisa...); eskeletoaren deskaltzifikazioa (osteoporosia); giltzaduretan substantziak egotea...
Gaixotasun erreumatiko bat izateak bizi-kalitatea murriztea ekarriko dio pertsonari. Minagatik, batez ere, eta eguneroko bizitzako jardueretarako autonomia galtzeagatik; deformazioak, artikulazioen zurruntasunak, muskuluen ahuleziak eta mugikortasun fisikoa mugatuak, besteak beste, eraginda.
Zabale Belardendan mina arindu dezakeen tratamenduari buruz aholkua eman dezakegu, zure onera etortzen lagun diezazukegu, hezur-narriadura naturala atzeratu eta abar.
Lagundu zure hezurrei, artikulazioei, larruazalari eta ehun konektiboari osasuntsu, hidratatuta eta elastikoak mantentzen, kolagenoa, hanturaren aurkako produktu naturalak eta, azken batean, bizi-kalitate hobea izateko tratamenduak dituzten produktu naturalekin.
Honako hauek gomendatzen ditugu...
Colamag Calman
Cúrcuma
Osteartil
Sistema immunologikoa
Zergatik da interesgarri gure defentsak hobetzea? Zertan lagunduko digu?
Udazkena hastean, areagotu egiten dira arnas infekzioak, eta horrek kalte eta eragozpen ugari eragiten ditu. Onena, zalantzarik gabe, gaixotasuna saihestea da, pairatu behar ez izatea. Horretarako, funtsezkoa da gure immunitate-sistema indartzea eta hobetzea, gure organismoak berak neutralizatu edo ezabatu dezan kanpoko erasoa eta gaixotasuna saihestu dezan. Izan ere, hobe da prebentzioa sendatzea baino. Gainera, gure gorputzak urte osoan zehar infekzioak izateko arriskua du, ez bakarrik udazkenean; hortaz, oinarrizko immunitate-sistema on bat izateak bermatu egiten digu edozein unetan ondo prestatuta egotea, edozein erasori aurre egiteko.
Egiaztatu da dieta ez oso orekatuak, bizimodu sedentarioa izateak, ordu gutxi lo egiteak, estresa eta antsietate izateak... immunitate-sistema inhibitzen dutela eta defentsak gutxitzen dituztela.
Horregatik, gure defentsa hobetzeko, oinarrizko hainbat zutabe hartu behar dira kontuan: elikadura hobetu, ariketa fisikoa erregulartasunez egin, lo indarberritzailea izan, estresa eta antsietatea saihestu, jarduera immunologikoa duten osagarriak hartu: onddoak, probiotikoak, propolioa, echinazea, C bitamina.
Honako hauek gomendatzen ditugu...
Novitake
Gure organismoko defentsak hobetzen eta indartzen laguntzen du. Katarroak eta arnas infekzioak prebenitzen ditu urtaro-aldaketetan, batez ere udazkenaren etorreran.
Propóleo
Bestelakoak...
Echinácea