Nutrizio-zerbitzu profesionala eskaintzen dizugu Idoia Gobantesen bitartez. Idoia Gobantes Elikagaien Zientzian eta Teknologian doktorea da EHUn, eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomaduna (elkargokide-zk.: EUS 00189).
Osasun ona izateko eta gaixotasunei edo gabeziei aurrea hartzeko, garrantzitsua da elikadura osasungarria eta gure nutrizio-ezaugarri eta -beharretara egokitua izatea. Dieta baten gauzarik garrantzitsuena elikadura-ohiturak epe luzera aldatzea da. Azken helburuak izan behar du gure ohiturak berreztea, etorkizunean ere osasun ezin hobea izateko.
Horretarako, historia dietetikoa, klinikoa eta nutrizionala sortzen dugu, baita diagnostiko antropometriko oso bat ere: pisua, altuera, GMI (Gorputz Masaren Indizea), gorputzaren osaera ( % gantz, % gihar-masa) eta tentsio arteriala. Ondoren, berrikuspenak egiten ditugu zure helburua lortu arte, eta bisita bakoitzean zure bilakaera baloratzen dugu.
Helburuak lortu ondoren, mantentze-lan egokiak egiteko aholku batzuk emango dizkizugu.